Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nahi izanez gero, pilotariek udaran ere izanen dute pilotan aritzeko aukera. Izan ere, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, udarako pilota kanpusa eginen da Altsasun, Otadiko Santo Kristo aterpetxean.Abuztuaren lehen hamabostaldian eginen da pilota kanpusa, 7 eguneko 2 txandetan: abuztuaren 1etik 7ra lehenengoa eta 7tik 13ra bigarrena. Txanda bakoitzean 30 gazterendako lekua egonen da. Kanpaldia 10 urtetik 14 urteko gazteendako izanen da.Gazteek eskuz pilota eta gomazko paletaren artean aukeratu ahal izanen dute. Pilotan adituekin eta aisialdiko begiraleekin, aste osoan zehar pilota ikasteko ez ezik, ongi pasatzeko aukera bikaina izanen dute.Gaurtik hasi eta maiatzaren 30era arte, irekita dago izen emate epea. Federatuendako eta Nafarroako Kutxako bezeroendako 155 €-koa da matrikula eta gainerakoendako 190 €-koa. Interesatuek federazioaren bulegora edo 948 226 075 telefonora jo dezakete argibide eske.