Zelandin babestutako 142 etxebizitza eginen dira

Guaixe 2008ko maiatzaren 8a

Guzti horren ondorioz, alegazioak kontuan hartuta, Altsasuko Udalak Zelandiko sektoreko plangintzan aldaketak egitea erabaki zuen apirilaren 24an. Unai Hualde alkateak jakitera eman digunez, "interes publikoa eta higiezinen merkatuan eman den aldaketaren aurrean sektorea garatzeko bideragarritasuna" izan dituzte kontuan aldaketak onartzerakoan. Aldaketak daudenez, egitasmoa, atzera ere, jendaurrean jarriko da. Sektoreak, orokorrean, diseinu bera mantentzen du. Onartutako aldaketarekin sektorearen ia %75ean babestutako etxebizitzak eraikiko dira, guztira 142, aurreikusitakoa baino 25 gehiago. Horretarako etxeen tamainak aldatu eginen dira. Eraikitako 120 metro karratuetan 90 metro karratu erabilgarri izatetik, 110 metro karratu eraikitan 85-90 metro karratu erabilgarri izatera pasako da. Babestutako 142 etxebizitza horiez gain, merkatu librean salduko diren beste 114 etxebizitza ere jasoko dira sektorean. Bestalde, lur gaineko aparkaleku plaza gehiago eginen dira. Berdeguneei eskainitako espazioa bere horretan geldituko da. ErmitaAltsasuko Udalak erabaki du 70.000 euroko diru sail bat bideratzea San Joan baseliza konpontzeko. Aurrekontu horren zati bat, 31.500 euro, Nafarroako Gobernuak ordainduko du, gainontzekoa udalaren bizkar geldituz. Altsasuko Udalaren asmoa da prozedura negoziatuaren bidez lanak heldu den hastean enpresa bati ematea. Udalak San Joan egunerako ermitaren teiladura konponduta egotea nahi luke. Bitartean, Ondarearen Defentsaren Aldeko plataformaren bidez, Altsasuko Udala ermitaren jabetza aldarrikatzen jarraitzen du.