Baina antzezlana ikusi nahi zuten lau pertsonek bereari eutsiko diote, "etorri garenera etorri gara". Eskenatokira igo eta barrua husten hasiko dira, hau da, haien fantasia sexualak kontatzen hasiko dira. Hori bai, erabakiko dute batek kontatzen duen bitartean gainontzekoek kontakizuna antzeztu beharko dutela. Hori du abiapuntua Sexo gratis antzezlanak. Ikusleek voyeurren modura 5 eszena, 5 fantasia, ikusteko aukera izanen dute Iortian: hirukoa egin nahi duenarena; zoofiliarekin amesten duenarena; uniformeak gogoko dituenarena; esperientzia sadomasokista izan nahi lukeenarena eta orgia egitea amesten duenarena. Guztiak ere kokapen ezberdinetan. Eszena beroak eta humorea, beraz.Kunka Producciones taldeko kideek kritika bikoitza egin nahi dute antzezlanaren bidez. Bat, sexuak sorrarazten duen negozioari zuzendutakoa da. Bestea, berriz, antzerkiari berari zuzenduta, eskenatokian sexu erlazioak nola islatzen diren salatzeko. Eloi Beatok eta Josean de Miguelek sortutako lana da Sexo gratis eta aurrenekoak zuzentzen du. Bigarrena antzezlea da, Ángeles Argudo ‘Txeles’, Ramón Monje, Belén Nevado eta Iñigo Salinero ‘Txaflas’-ekin batera.