Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilean Eski Artistikoko Espainiako Txapelketa jokatu zen Candanchun. Bertan izan ziren, besteak beste, Altsasuko eskiatzaile handiak: Beñat eta Iker Agirre anaiak.Beste behin ere, maila bikaina eman zuten bi altsasuarrek. Batxetan, haur mailako urrezko domina irabazi zuen Iker Agirrek eta brontzezkoa saltotan. Bere anaia Beñat ere primeran aritu zen eta 4. postua egin zuen batxetan.Logisiete freestyle taldean dauden bi anaiek Nafarroako Federazioa ordezkatu dute Estatuko txapelketan. Azpimarragarria nafarren artean dagoen maila, aurten ... dominekin itzuli baitira etxera.Ez da txapelketa berria Altsasuko bi gazteendako. 2005az geroztik, ez dute huts egin Estatuko maila goreneko txapelketa honetan. Katalunia eta Andaluzian ere lehiatu izan dira, baita Europan ere. Urrutira joan gabe, Beñat Agirre Europako Kopan lehiatu da aurten, Estatuko Eski Artistikoko Taldearekin batera.Orain, Estatuko Txapelketa honekin, palmaresa eta denboraldia borobildu dute bi anaiek.