Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kimak lehiaketako sari banaketa Antton Irusta ipuin kontalariaren saioaren ondoren egin zuen. Jendea poliki bildu zen eta Anttonekin ederki pasa zuten. Haren saioa ondoren epaimahaiaren lan gogokoen berri emateko garaia iritsi zen. A mailan Juan Angel Berazak, Marian Carrascok, Xabier Montoia, Cyli Burgos, Esther Ariasek eta Matias Rayok idatzitako Mata txerri lana izan zen saritua. B mailan, aldiz, Ane Lakallek, Itziar Aventinek eta Belen Valenciak jaso zuten saria Alssatsu: intxaurrondoaren sustraiak lanagatik. Idazle horiek iaz irabazi zuen ipuinaren segida aurkeztu zuten lehiaketara eta, atzera ere, haien lanak errekonozimendua jaso du. Irabazleek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartel bana eskuratu zuten. Bestalde, Kimak jakitera eman du lehiaketara aurkeztutako ipuin guztiak dagoeneko bere web orrian ikusgai daudela, aurreko urteetakoekin batera. Kima euskara taldetik haiek irakurtzeko gonbitea luzatu dute.