Gobernuak armarriaren izendapen elebiduna onartu du

Guaixe 2008ko maiatzaren 13a

Udalak orain arte soilik gaztelaniaz irakur zitekeen Muy ilustre villa de Alsasua esaeraren ondoan Altsasuko Hiri Txit Prestua jarri nahi zuen. Hala onartu zuen iazko azaroaren 29ko bilkuran. Nafarroako Gobernuaren oniritziaren ondoren Altsasuko Udalak armarri egokitua bere agiri eta komunikazioetan erabili ahal izanen du. Iazko martxoaren 26an 100 urte bete ziren Alfonso XIII.a erregeak Altsasuri Muy Ilustre Villa izendapena eman zionetik. Izendapen horrekin Altsasuk garai hartan izandako hazkundea nabarmendu nahi zen, tren geltokiarekin eta industriarekin herri txikia zenak hazkunde handia izan zuelako. 101 urte geroago armarrian izendapena ele bitan irakurtzeko aukera izanen da.