Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreikuspenak apurtuz, Altsasukoak ez ziren Beti Kozkor mendean hartzeko gai izan. Gogotsu zelairatu ziren altsasuar gazteak, baina ez zuten partidu ona egin. Lehen zatian arerioak baino gehiago izan ziren, baina ez ziren golik sartzeko gai izan. Bigarren zatian bi taldeak noraezean ibili ziren. Partidua husnako berdinketarekin amaituko zela zirudienean, 0-1ekoa sartu zuen Beti Kozkorrek.9 punturekin, sailkapen nagusiko 8. postuan zegoen taldearen aurka galdu izana gogotik ordaindu dezake Altsasuko taldeak, azken jardunaldiak 2. postuan eman ondoren, 3.era jaitsi baita. 27 puntura berdinduta dago aurre hartu dion Castillo de Tiebasekin. Bidezarra da taldeko liderra, 34 punturekin.Hain zuzen ere, liderraren aurkako partiduarekin esanen dio agur denboraldiari datorren asteburuan, etxetik kanpo.