Musika eskola logotipo bila

Guaixe 2008ko maiatzaren 12a

Lehiaketan edozein euskal herritarrek parte hartu dezake. Lana argitaratu gabea izan beharko du. Altsasuko Musika Eskola hitzak agertu beharko dira logotipoan eta A4 edo A3 neurrian aurkeztu beharko da. Formatu digitalean aurkeztu beharko dira lanak ere. Bestalde, aurkeztutako logotipoaren azalpen txiki bat ere gehitu beharko dituzte egileek. Lanak plika sistema erabiliz garagarrilaren 15era bitartean aurkez daitezke Altsasuko Udal Musika Eskolan. Hil horren akaberarako emanen du bere epaia epaimahaiak. Irabazleak 600 euro eskuratuko ditu. Interesatuendako, lehiaketaren oinarriak Altsasuko Udalaren web orrian daude ikusgai.