Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antolakuntzaren arabera "Espainiako luxuzko errestaurazioa gorenera eraman duelako eta bere sorterriko gastronomia goraipatu duelako. Gastronomiari eta Nafarroako sukaldaritzari eman dioten guztiagatik bera eta bere familia omendu beharra zegoen". Chelo Apalategik eta Javier Oiarbidek Ferran Adriá sukaldariaren eskutik oroigarria jaso zuen, Migel Sanz lekuko zela. Jakina denez, Jesusek eta Chelok Principe de Viana jatetxea zabaldu zuten Altsasun. Ondoren Madrilera lekualdatu ziren eta izen bereko jatetxea zabaldu zuten. Gerora Zalacain jatetxea ere zabaldu zuten Madrilen, eta hura izan zen Michelinen hiru izarrak jaso zituen estatuko aurreneko jatetxea.