Musika eskola berriko lanak aurki hasiko dira

Guaixe 2008ko maiatzaren 15a

Lanak La Güareña enpresak eginen ditu eta horren truke 1.345.484 euro jasoko ditu. Lanak berehala hasiko dira, urte bukaerarako despedituta egon behar baitute. Jakina denez, Espainiako Gobernuak lanak bere osotasunean ordainduko ditu. Bestalde, musika eskola egokitzeko lanak irauten duten bitartean udal haurtzaindegia Zelandi ikastetxe publikora lekualdatu da. Aldaketa maiatzaren 6an egin zen. Etxerako egurraAltsasuko Udalak jakitera eman du ekainaren 10era arte eskatu daitezkeela etxerako egur loteak. Haiek markatu eta gero, etxerako egur loteen zozketa ekainaren bigarren hamabostaldian eginen da bilkura gelan. Interesatuek zozketa egunean presente egon beharko dute eta lotea eskuratuz gero 15 euro ordaindu beharko dituzte, loteak markatzeko tasagatik.