Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erabakitakoari segituz, Altsasuko Udalak gaurko, 19:00etan, udaletxe aurrean bilkura isila antolatu du. Herritarrei hartan parte hartzera deitu die. Horrekin batera, adierazpen instituzionala onartu zuen. Adierazpen horretan Altsasuko Udalak "ETAk burututako ekintza deitoragarritzat jo" zuen. Hildakoaren familiari doluminak adieraztearekin batera, zauritutako guardiari eta hurkoei, osatuko delako esperantza adierazi zien udalak. Altsasuko Udalak berretsi zuen "bizitza eskubidearekin eta beste giza eskubide guztiekin duen erabateko konpromisoa", baita "helburu politikoak nahiz bestelakoak lortzeko indarkeria erabiltzea deitoragarritzat jotzen duela". ETAk "desagertu beharrarekin" batera "politikagintzan akordioak erdietsi ahal izateko bide bakarrak, bide baketsu eta demokratikoak eta hitza" direla azpimarratu zuen Altsasuko Udalak.