Argentinan euskaraz!

Guaixe 2008ko maiatzaren 15a

Rocio Basterraren hitzaldia, gaur izanen da, Iortia kultur gunean, 19:30ean. Euskara irakasle argentinarrak bere jarduna zenbait bideorekin lagunduko du. Kimak jakitera eman duenez, Rocio Basterra ilbeltzaz geroztik dago Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Euskara Munduan egitasmoaren bidez Lazkaoko Maizpide euskaltegian trebatzen ari da eta heldu den hilabetean EGA maila lortzeko ahalegina eginen du. batixabiAltsasuko Kima euskara taldeak ohiko tokietan banatu du batixabi, hitz eta esapideen jokoaren 19. jokaldia. Jokalariek 12 hizki edo letra multzo opatuko dituzte, eta hizki multzoak egoki ordenatu eta dagoen hitza agerian utzi beharko dute. 1.000 txartel banatu dira ikastetxeetan eta gazteak biltzen diren tokietan. Txartelak maiatzaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago www.altsasukokima.com web gunean.Bestalde, Kimak jakitera eman duenez, apirilean banatu duen batixabi jokoan 249 parte-hartzaile izan dira. Jokaldi horretan luzera ezberdineko dozena bat irain zegokien tokian jarri beharra zuten jokalariek (erantzunak web orrian daude). Gehienek bere jarduna ongi osatu dute eta haien artean MP4 tresna altsasuar gazte batek eskuratu duela jakinarazi du Kimak. Bestalde, euskaltzale altsasuarrek argitu dute nahikoa parte-hartzailek izena eman ez zuelako bertan behera gelditu zela esaera zaharren txapelketa.