Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ferrolgo erakusketara bere azken sor lanetako bi eraman ditu Itziarrek. Aste Santuan Marokon, Chauenen, izan zen eta hango apunteekin etxean egin zituen koadroak. Itziarrek esan digunez, "pozik" dago egiten ari den lanarekin eta "nire estiloa izan daitekeena" lantzen ari dela adierazi digu. Ametsa, eztandaMargolariak berak esan digunez, "obra garaikidea da. Teknika nahasketa da. Atzetik ikerketa handia dago". Urte luze darama arlo horretan ikertzen. "Eztanda edo amets batetik irudiak aterako balira bezala da" esan digu Itziarrek. Ametsaren eztanda "garbi" adierazteko altsasuarrak kolore ilunak darabiltza. Horiekin batera, txuri asko, urdin indigoa, marroia..."Ez dira amets perfektuak, ezta gero sortzen dena ere" zehazten digu margolariak, eta gehitu du: irudiak "arkitektura urbano ez perfektuak dira, kale edo eraikin zatiak. Horregatik erakartzen nau Marokoko paisaiak". Irudi horiengatik, lana figuratiboa ere izan daiteke, "baina oso askea, expresionista izan daiteke". Itziarrek adierazi digunez, testura eta erliebe sotilak ikus daitezke bere lanetan. Itziarrek bere lanekin "iradoki" nahi du, hala "margolaria eta ikuslea aktiboak bihurtzen direlako".Bestalde, Conectarte arte aldizkari birtualak Itziar Nazabali eskaini dio hileko kritika. Altsasuarraren azken lanaren kritika Francisco Arroyo Ceballosek idatzi du, Cialec-eko zuzendaria keta kritiko independenteak.