Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tarima Beltza, oraingoan, Dario Foren endredozko komedia bat taularatuko dute. Aurretik prestatu zuten antzezlanak hiruzpalau istorio bazituen, bihar eskainiko dutenean 6 aktore altsasuarrek aldi berean lan egiten dute. Horrek guztia gehiago lantzea eskatu die antzezleei, "maila gorago jarri dugu". Hala ere, testuaren dibertigarriagatik, behin baino gehiagotan egin dute barre entseguetan.ItxurakeriaEzohiko egoera dibertigarriekin topo eginen du ikusleak Iortia kultur gunean. Izan ere, goi-mailako senar-emazte batzuen eta haien maitaleen artean sortzen den nahasmenaz eta itxurakeriez ari da lana. Horregatik, zuzendariak "dibertimentotzat" jo zuen Dario Foren antzezlana. Ilbeltzaz geroztik dabil Tarima Beltza antzezlana prestatzen. Hasieran astean behin biltzen baziren ere, mustutze data hurbildu ahala entseguak ugaritu egin dituzte. Orain arte antzezleek pilatu duten esperientzia nabari zaiela esan zuen Jon Barbarinek. Larunbatean, 20:0etan eta 22:30ean izanen dira antzezpenak, Iortia kultur gunean. Sarrerak 6 eurotan daude salgai. Hilaren 25ean, bestalde, Irurtzunen beste emanaldi bat eskainiko dute.