Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erabakitakoari segituz, Altsasuko Udalak atzo, 19:00etan, udaletxe aurrean bilkura isila deitu zuen. 80 pertsona inguru bildu ziren "Pakea nahi dugu, ETA kanpora" zihoen pankartaren atzean, 15 minutuko isilunean. Ondoren, Udalak onartutako adierazpen instituzionala irakurri zen. Besteak beste, ETAk burututako ekintza "deitoragarritzat" jo zuten, hildakoaren familiari doluminak adierazi eta zauritutakoei osatzeko esperantza adierazi zien Udalak.