Jarduera ugari iragarriak La Encinan

Guaixe 2008ko maiatzaren 19a

Horretaz gain, garagarrilaren 14an elkartekoa urreneko dardo txapelketa jokatuk oda. Parte-hartzaile guztiek bazkaltzera bilduko dira gainera. Elkartearen egoitza utzi eta bidaiatzeko aukera ere eskaintzen du La Encinak. Garagarrilaren 7an Sarara joateko proposamena luzatu du elkarteak. Herria eta lezeak bisitatzearekin batera, Larun mendira igoko dira tren ttipian eta gainean bazkalduko dute. Bidaia horretan izena eman nahi duenak hilaren 30era arteko epea dauka Kutxan ordainketa egiteko (50 euro bazkideek eta 55 bazkide ez direnak). Bestalde, La Encina garilaren 5erako beste bidaia bat prestatzen ari da, Zaragozako nazioarteko erakusketara hain zuzen.