Aldeano eta Paniaguak Nafarroako selekzioa ordezkatuko dute

Guaixe 2008ko maiatzaren 22a

Bi altsasuarrek aipatu txapelketan parte hartzeko txartela Iruñeko San Juanen jokatutako Pistako Nafarroako Irristaketa Txapelketan lortu zuten. Txapelketa horretan kategoria bakoitzeko 7 irristalari onenak Nafarroako selekzioan jokatzeko aukera eskuratu zuten. Cristina Aldeano haur mailako kategorian lehiatuko da, 1.500 m serietan eta 500 m serietan. Rakel Paniagua, aldiz, gazte mailan ariko da, hiru probatan: 10.000 m linea, erlojuz kontrako 200 m, eta 1.000 m. serie. Vitoria-Gasteiz nazioarteko I. TrofeoaSakanako irristaketa taldeek lan bikaina egin zuten igandean Gasteizen jokatu zen Vitoria-Gasteiz nazioarteko I. Trofeoan. Parte hartzaile guztiek bi proba egin zituzten, 500 m-koa eta 1.00 m-koa, eta bi probako batezbestekoak erabaki zuen txapelketa.Horrela, mutilen benjamin mailan Altsasu taldeko Unai Baztan izan zen lehena. Nesken benjamin mailan sakandarrak izan ziren jaun eta jabe: Lehena Sutegi taldeko Ainara Galdeano sailkatu zen, bigarrena Altsasu taldeko Ines Moreno, eta hirugarrena Sutegiko Ahinire Rivero. Kimuen mailan Sutegiko Irantzu Imaz hirugarrena izan zen, eta haurren mailan Altsasuko Cristina Aldeano bigarrena. Bukatzeko, jubenilen mailan Altsasu taldeko Rakel Paniagua bigarrena heldu zen helmugara.