Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irakasle izana, ikasle artean izanen da berriro Ernesto Carratala. Basamuturreko institutuan hitzaldia eskainiko du gaur, 11:30ean. Batxilergoko ikasleek gerra garaiko gertaerak haren ahotik ezagutzeko aukera izanen dute. Jakinen dute, nola gerrako hainbat frontetan borrokatu zen 17 urte besterik ez zituela. Zauritu eta atxilotu egin zuten. Heriotza zigorra ere ezarri zioten eta hura bizi osorako espetxe zigorrarekin ordezkatu zioten. Preso egon zen 7 urteetan 5 espetxe ezagutu zituen, tartean Ezkaba mendikoa. Espetxealdiaren ondoren eta gero Bartzelonako Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen. 40 urtez 3 kontinentetan eman zituen eskolak. Ernesto Carratalak Iruñeko Pamiela argitaletxearekin Memorias de un piojo republicano.(Cautivo en los penales franquistas de Burgos, Fuerte San Cristóbal, Isla de San Simón, Astorga y Cárcel Modelo de Barcelona) liburua argitaratu zuen.