Aitziber Miguel Oiarbide, matematiketan ederki

Guaixe 2008ko maiatzaren 26a

Aitziberrekin batera Aralarko Mikel Donea ikastetxeko Matti Ostiza, Erkuden Palacios, Angel Fernandez eta Oihana Paniagua ikasleak joan ziren. Azken hori laguntzaile bezala joan zen, ezer prestatu gabe. Baina, parte-hartzaile batek huts egin zuenez, azkenean Oihanak ere parte hartu zuen matematika olinpiadan. Altsasuko Corazonisten ikastetxetik Elena Alexandra Chitu eta Pablo Cabezudo Sanchez-Valverde joan ziren. Guztiak ere DBHko 2. mailakoak. Parte-hartzaile guztiek 6 ariketa egin behar izan zituzten. Ikasleekin batera irakasle bana joan zen Tuterara. Corazonisten ikastetxeko Eva Uriz Urrestarazuk azaldu digunez, "ikastetxe ezberdinetako ikasleekin bikoteak osatu ziren lehenik eta gero proba jokatu zen". Evak esan digunez, "proba ez lehiakorra da. Han dauden guztiak onak dira. Talde lana sustatu nahi da, hitz egin beharra. Horregatik osatzen dira horrela bikoteak". Irakasleak esan digunez, "egunaren helburua matematikekin eguna ongi pasatzea da". Institutuko Pili Perez irakasleak esan digunez, "izen ematearekin arazoren bat izan bazen ere, normaltasunez parte hartzeko aukera izan genuen, nahiz eta inon ez gaituzten aipatu". Pilik gehitu du ikasleek "ongi pasa" zutela eta "pozik atera zirela probatik". Guztiek ere diploma eta oparitxo bana eskuratu zituzten.