Urbasa kameraren objektibotik ikusita

Guaixe 2008ko maiatzaren 28a

Eguna ilun argitu zen baiana goizak aurrera egin ahala argitzen joan zen eta horrek ere aukera gehiago eman zien parte hartzaileei. 25 argazkilari animatu ziren lehiaketan parte hartzera. Altsasuko Mendigoizaleak taldeak herriko ferietan antolatzen duen rallyan aritutako gipuzkoar asko hurbildu ziren, baita dozena bat inguru sakandar ere. Sarituak Guztiek bost ordu zituzten 50 argazki egiteko. Haietatik 6 aurkez zitzaketen lehiaketara. Parte-hartzaileen artean zozketa bidez aukeratutako epaimahaia arduratu zen 6 sariak banatzeaz. Sarituak hauek izan ziren: 1. Luis Fco. Llavori Romatet (200 euro eta saria); 2. Peio Romatet (150 euro eta saria); 3. Mikel Zengotita Alberdi (100 euro eta saria); 4. Juan Joxe Agirre Landa (75 euro eta saria); 5. Aitor Etxabe (50 euro eta saria) eta 6. Anna Renom (25 euro eta saria). Azken horrek rallyko argazki onenaren saria eskuratu zuen ere.