Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Bargagain Taekwondo taldeko haurrak Iruñeko Tenis Clubera joan ziren joan zen larunbatean. Bertan, 8, 9 eta 10 urteko haurrendako XIII. trofeoan, Nafarroako eskola ezberdinetako 200 haur inguru bildu ziren.Txapelketa honen helburu nagusia haurrek eskolaz kanpoko taekwondo borrokak mustutzea da. Zoru ofizialean egiten da borroka, benetako arbitroekin, coach eta guzti. Baina borroken araudia egokitu egiten da haurrekin. Horrela, ez dira aurpegiko golpeak onartzen, babesle bereziak jartzen zaizkie eta, haurrei gehien gustatzen zaiena, irabazle bakarra egon beharrean, bi arerioak jasotzen dute saria.Bargagaingo irakasle Antonio Münchek esan digunez, "8 eta 9 urteko 4 haur joan ziren Iruñera. Borrokaldiak ezagutu dituzte eta, oraindik garrantzitsuagoa dena, primeran pasa zuten!". Beraz, helburuak beteta, pozik itzuli dira denak.Bargagain Taekwondo eskolak ekainaren 21ean despedituko du ikasturtea, erakustaldi batekin.