Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko irristaketa taldeko Cristina Aldeano eta Raquel Paniagua Iruñera begira egonen dira dagoeneko. Izan ere, hitzordu garrantzitsua dute bertan asteburu honetan: Nafar Kirol Jolasen pistako irristaketako finala dute Txantreako kiroldegian.Primerako denboraldia egin dute Cristina Aldeanok eta Raquel Paniaguak. Haur kategorian dago lehenengoa eta gazte kategorian bigarrena. Nafarroako Kirol Jolasetan lortutako emaitzei esker Espainiako Txapelketetan egon ziren maiatzean. Ziur aski esperientzia hori baliagarri izanen dute asteburuan, finalean.