Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi taldearendako egun berezia izanen da larunbata, "lagunaren eguna". Partida eta jarduera andana antolatu dute ikasturte amaierako festa honetarako eta zer hobea horietaz lagun batekin gozatzea baino? Horregatik, saskibaloi eskola eta taldeko kideak kirol hau ezagutzen ez duten lagun batekin joanen dira festara. Ekimen honen bidez, saskibaloira gerturatu nahi dituzte altsasuarrak.Goizeko 10etan emanen diote hasiera festari, Zelandiko kiroldegian. Altsasuko lagunek ez ezik, Donostiako Easo taldeak, Ardoi taldeko gizon eta emakumeek eta Ursulinas taldeek ere bat eginen dute altsasuarrekin. Kadete mailako Altsasuko nesken eta mutilen taldeek triangeluar bana jokatuko dute Gipuzkoa eta Nafarroako talderik indartsuenekin. Zelandi kanpo aldeko kantxak, berriz, txikienen ginkana hartuko du. Neska, mutil eta eskolaz kanpoko lagunak osatutako hiruko taldetan jokatzeko aukera ere izanen dute. Azkenik, Zelandiko zelaietan jarriko diren puzgarriekin gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen diren guztiek.