Bi herritar Errioxan salatuak

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

Salaketa maiatzaren 8an gertatutakoaren ondoren jaso zuten altsasuarrek. Errioxako Gobernuak zabaldutakoaren arabera, Muro de Aguas herriko dermioan atzera eta aurrera mantso-mantso zebilen lur orotako ibilgailu batek basozainen susmoa piztu zuen. Aurretik tiro hotsa entzun zen toki batetik ibilgailu bera ateratzen ikusi zuten basozainek. Susmoek autoa geldiaraztera eraman zituen Errioxako basozainak. Baina altsasuarren autoa errepidera atera eta azkenean Arnedon geldiarazi zituzten udaltzainek. Errioxako Gobernuak esan duenez, autoa aztertzean estalita omen zeuden erriflea, munizioa eta bisorea opatu zituzten. Errioxako Gobernuaren arabera, inguruko ezponda batean ere isilgailu bat eta errifle-balak opatu omen zituzten.