Kimak batixabiren "balantzea ezin positiboagoa" egin du

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

Datuetan oinarrituz Kimakoek diote "ikasturte honetan sartu dugun joko molde berriaren egokitasuna adierazten" duela. "Balorazio positibo" hori bulkatuta Kimak aurreratu du heldu den ikasturtean ere batixabi jokoaren eskaintza eginen duelaAzken jokaldian, dozena bat hizki multzo zuzendu eta ezkutuan zegoen hitza agerian utzi behar zuten jokalariek. Piropoetan sar zitezkeen hitz xamurrak ziren guztiak. 325 parte hartzaileren artean Altsasuko neska gazte batek eskuratu du saria. Kimak jakinarazi duenez, ikasturtean batixabin jokatu duten guztien artean Gaztezulo aldizkariko 5 harpidetza zozketatu dituzte.