Entitate soziokulturalekin elkarlan laguntzetarako deialdia egin du udalak

Guaixe 2008ko ekainaren 4a

Altsasuko Udaleko Kultura Sailak jakitera eman duenez, herrian kultur jarduerak antolatzea sustengatu eta sustatzeko asmoz elkarlan laguntzetarako deialdia egin du. Laguntza horietarako Altsasuko Udalak gehienez ere 14.800 euro bideratu ditu. Deialdian interesa duten elkarteek oinarriak Iortia kultur gunean edo kultura zerbitzuan (kultural@altsasu.net) eskaera eginez jaso ditzakete. Eskaerak aurkezteko epea hilaren 27an despedituko dira.