Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horrek aurrekontua handitzea ekarriko du. Hasiera batean 70.000 euroko diru saila aurreikusia bazegoen, kopuru hori 110.00 euro ingurura igo da. Altsasuko Udalaren azken bilkuran aurrekontu aldaketaren alde NaBai, PSN eta UPN azaldu ziren. EAE-ANVk eta IUN-NEBk kontrako botoa eman zuten. Ekintzaileek kritikatu zuten enpresek egitasmoa aztertzeko 3 egun besterik ez zituztela izan, asteburua tartean. Horrek interesa izan zezaketen enpresen kopurua muga zezakeela ere argudiatu zuten. Arrazoi horregatik, EAE-ANVk berraztertze-errekurtsoa aurkeztu du tokiko gobernu batzordean. Ezker Batuak bere egin zituen ekintzaileen argudioak eta Artzapezpikutzak konponketarako dirua ez ematea kritikatu zuen. Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuari emandako diru laguntza berraztertzea eskatu dio. Aurretik 31.500 euro inguru eman zituen. Bestalde, lanak sainduaren egunerako, garagarrilaren 23rako despedituak izatea espero da. Lanen hasierak hainbat altsasuarren jakin-mina piztu du eta asko izan dira lanak ikustera joan direnak. Bitartean, Altsasuko Udala ermitaren jabetza aldarrikatzen jarraitzen du. Horregatik da Nafarroako Ondarea Babestearen aldeko plataformako kide udala.