Ke txarrak uxatzeak saria dakar

Guaixe 2008ko ekainaren 5a

Euskarazko sari bakarra eman zen, bigarrena, gainerakoak eman gabe gelditu baitziren. Sari hori Pablo Gonzalez Intxaurragak jaso zuen Ez duzu ezer erakutsi behar! idazlanagatik. Pablori hizkuntzaren erabilera txukunak eman dio saria. Gaztelaniako ataleko 2. saria, berriz, Joseba Vizueterendako izan zen, Cada piti cuenta eskutitzagatik. Epaimahaiak saria ematerakoan bere idazlanaren originaltasuna izan zuen kontuan. MP3 eta 3 lerroan joko bana eskuratu zituzten sari gisa. Sari banaketa hori pasa den astean ospatu zen Kerik gabeko astearen ekitaldietako bat izan zen. Lehiaketa horren bidez gazteen artean tabakoaren eragin kaltegarrien berri zabaldu nahi du antolakuntzak, Sociedad Navarra De Medicina de Familia y Atención Primariak delakoak.