Piropo onenak hautatzeko deia

Guaixe 2008ko ekainaren 6a

Kimak web orri bisitatzeko gonbitea egin du "piropoak irakurri eta gogokoenaren alde agertzeko". Web orriko foroan iritzia ematearekin nahikoa izanen da. Kimak jakinarazi duenez, asteartera arteko epea dago piropoei buruzko iritzia emateko. Gutxienez 25 iritzi eskatzen ditu, bestela epai-mahaia osatu eta hark erabakiko du sariak zeini eman. Piropo onenaren egileak Fortxo gozotegian 100 euro gastatzeko txartela eskuratuko du. Bigarren piropo onenaren egileak Donibane goxoki dendak emandako kilo bat goxoki izanen du oparia.