Marokoarrak Altsasun lehenak

Guaixe 2008ko ekainaren 9a

Altsasuko Miliak itxuraz aldatu zuen Zumalakarregi plaza ingurua. Korrikalari eta ikusleek hartu zuten autoek izan ohi duten lekua. 160 atletek erantzun zioten Dantzaleku Sakanaren deiari, Dantzaleku eskolako haurrek lehen orduan eta maila goreneko atletek proba nagusian.Marokoarrak nagusi Proba nagusian ez zuten areriorik izan Marokoarrek. Abian jarri ziren 30 korrikalariek lau buelta eman behar zizkioten Zumalakarregi plaza inguruko 400 metroko ibilbideari eta hasiera-hasieratik lasterketa buruan jarri ziren Abdehak Sabhi eta Jaouad Boulame, sei urtetan garaile izan den Raul Amatrianekin batera. Hirugarren itzulian hirukotea apurtu zuen Abdehak Sabhik eta bakarrik zeharkatu zuen helmuga, 4:37ko denbora eginda. Estu-estua izan zen beste bi lasterkarien arteko lehia, baina azkenean, aurre hartu zuen Boulamek (4:40).Emakumeen artean, Aicha Bani marokoarra izan zen lehena (5:21), Raquel Llamasen aurretik.Sakandarren artean, Hiru Herri taldeko Urko Berdud izan zen lehena, 6. postuan, 4:55eko denborarekin. Dantzaleku Sakana taldeko lehena, berriz, Iban Gonzalez 8.a izan zen, 4:58ko denborarekin. Kasi Estarriaga Sakanako lehen gizonezko beteranoa izan zen (5:27) eta Marijo Arza Sakanako lehen emakume beteranoa (7:16).Irabazleek 240 euro jaso zituzten trofeoaz gain. 120 €-ko saria izan zuten bigarrenek eta 60 € hirugarrenek.Lasterka amaitu zuten ikasturtea Altsasu eta Etxarri Aranazko Dantzaleku eskolako gaztetxoak ere kalera atera ziren arratsaldeko lehen orduan. Kadete, haur, kimu, benjamin eta aurre benjaminek zuten guztia eman zuten zale sutsuenen aurrean, familia eta lagunen aurrean. Honen bidez, ikasturtea despeditu zuten.Kategoria bakoitzeko azkarrenek trofeoa jaso zuten. Antolatzaileek parte hartzea ere saritu nahi izan zuten eta Razesa markako txirrindu bikaina zozketatu zuten izena eman zuten haurren artean. Aritz Goikoetxearendako izan zen saria. Iker Kirolak dendaren bonoak ere banatu zituzten.Sailkapen orokorra (1.069 m) 1. Abdelhak Sabhi (Medelast Lleida)         4:376. Urko Berdud (Hiru Herri)                         4:558. Iban Gonzalez (Dantzaleku-Sakana)     4:589. Esteban Berdud (Hiru Herri)                    4:5813. Sergio Serrano (Dantzaleku Sakana)     5:0514. Juantxo Arregi (Dantzaleku Sakana)     5:1015. Iñaki Lopez (Dantzaleku Sakana)         5:1017. Aicha Bani (Independiente, probako lehen emakumea) 5:2119.Kasi Estarriaga (Dantzaleku Sakana, Sakanako lehen gizonezko beteranoa) 5:2722. Enrique Aldasoro (Dantzaleku Sakana)                       5:4023. Isidro Asurabarrena (Dantzaleku Sakana)                  5:4124. Santi Agirre (Dantzaleku Sakana)                                 5:4126. Jose Antonio Salgado (Dantzaleku Sakana)              5:5231. Ignacio Reparaz (Dantzaleku Sakana)                        6:1434. Aingeru Azazeta (Dantzaleku Sakana)                         6:2635. Marijo Arza (Dantzaleku Sakana, Sakanako lehen emakume beteranoa) 7:1636. Jone Pelaez (Dantzaleku Sakana)                               7:1637. David Franco (Dantzaleku Sakana)                             8:17Behe mailako kategoriak * Mutilen kadete maila (1.069 m) 1. Abdesama Esobai. 2. Ignacio San Martín.* Emakumezkoen kadete maila (1.069 m) 1. Gabriela Zubieta.* Haurren maila, mutilak 1. Alejandro Abajo.2. Sammad Semami.3. S. Molero.* Haurren maila, neskak1. Marina Arbizu.* Kimuak, mutilak 1. Oihan Soto.2. Rubén Sesma.3. Raúl Claver.* Kimuak, neskak 1. Anne Cantero.2. Amaia Oiarbide.3. Idoia Jiménez.* Benjaminak, mutilak 1. Mikel Agirre.2. Aritz Lizarraga.3. Xuban Mendiola.* Benjaminak, neskak 1. Leire Estarriaga.2. Laura Zubieta.3. Andrea Claver.* Aurrebenjaminak, mutilak 1. Unai Villalobos.2. Beñat Aldasoro.3. Julen Hurtado.* Aurrebenjaminak, neskak 1. Ainhoa Calleiras.2. Maialen Chamorro.3. M. Arroyo.