Ane Martinez Espainiako Igeriketa Txapelketara

Guaixe 2008ko ekainaren 11

Nafarroak primerako ordezkaria izan zuen Euskal Herriko txapelketan Ane Martinezekin. Lau domina irabazi zituen altsasuarrak: zilarrezko domina 100 metro libretan eta brontzezkoa 200 metro libretan. Horiei Nafarroako taldearekin batera errelebotan lortutako bi brontzezko dominak gehitu behar zaizkie, estilo librean eta estilotan lortutakoak.Uztailean Espainiako TxapelketaraAste honetan baieztatu diotenez, 100 metro libretan egindako markari esker (1:95,91), Espainiako Igeriketa Txapelketarako txartela lortu du Ane Mazkiaranek. 100 metro libreko modalitatean lehiatuko da uztailaren 8, 9 eta 10ean, Meridan.