Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier Mendiguren, Elkar argitaletxeko editoreak egin zien harrera eta Castilloren azken liburuaren nondik norakoen berri eman zien bildutakoei. Atariko horren ondoren poemen garaia iritsi zen. Castillok berak, Saioa Larrazaren laguntzaz, errezitaldia eskaini zien hara bildu zirenei. Emanaldi akaberan, egileak bildutakoendako eta liburua gauzatzen lagundu diotenendako esker oneko hitzak izan zituen. Ondoren, trago eta mokadu artean, bildutakoak luze izan ziren hizketan.