Udal Musika Eskolan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2008ko ekainaren 10a

Heldu den ikasturtean Altsasuko Udal Musika Eskolan izena eman nahi dutenek hilaren 20ra arteko epea dute horretarako. Izen-ematea Udal Musika Eskolako idazkaritzan egin beharko dute interesatuek, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 14:00etara. Tarifak eta gainontzeko argibideak Altsasuko Udalaren web orrian jaso daitezke.