Altsasu margotan

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Aurretiko izen ematea hilaren 3an despeditu zen eta ordurako 75 lagunek izena emanda zuten. Dena den, domekan bertan lehiaketan izena emateko aukera ere izanen da goizeko 9:00etatik 11:00etara Idertzagain kaleko Itziar Nazabalen tailerrean.Izena eman dutenen artean gehienak haurrak dira eta Itziar Nazabal oso kontent azaldu da. "Lehiaketa honi kutsu ludiko bat eman nahi nion eta haurren parte hartzea sustatu nahi nuen". Badirudi hori lortu duela, baina egunean bertan jende heldua ere animatzea espero du.GaiaAltsasu eta bere ingurunea da eguneko gaia eta margolariek herria gaitzat hartuta, paisaia, eraikin edo dena delakoa ohilean margotzen jardungo dute. Arratsaldeko 17:00etarako despedituak izan beharko dituzte margolariek haien lanak eta bi ordu geroago epaimahaiak bere epaia emanen du. Lehen edizio honetan haurren taldea (3-11) bi mailatan berezi dute: 3 eta 6 urte bitartekoak eta 7 eta 11 bitartekoak. Gazteen mailan berriz 12- 17 urteko neska mutikoak bilduko dira eta, azkenik, 18 urtetik gorakoak helduen mailan sailkatuko dituzte. Gaztetxoei margotzeko materiala emanen zaie saritzat eta helduek, berriz, dirua jasokoa dute.Sailkatuak izango diren lan guztiekin erakusketa bat egitea aurreikusten da eta margolariaren esanetan "hori da saririk onena". Parte hartzaileek disfrutatzea da erronka berri honen nahia eta aurrerantzean ere egitasmo honekin jarraitzea espero dute antolatzaileek.