Ikasturte akaberako festa Zelandin

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Txikienak puzgarrietan ase bete, eta haien barneko artista ateratzeko aukera izanen dute antolatu diren hainbat tailerretan. Gainera, gurasoek etxeko artistek egindako eskulanen erakusketa izanen dute ikusgai. Baina horrekin batera, kirol txapelketak izanen dira. Haietan kirol-legea sustatzen duen Tranki maskota izanen da presente. Kantatzea eta dantzatzea maite dutenendako play-back-a izanen da. Eta indarrak hartzeko hamaiketakoa ere ez da faltako. Goizean zehar Fiteroko bainuetxean 2 pertsonarendako asteburuko egonaldirako, Senda Vivarako eta Artic izotz pistarako sarreren zozketa txartelak salduko dituzte. Eroski Bidaiak-ek emandako sariak arratsaldean zozketatuko dituzte. Horren aurretik, frontoian, bazkaltzera bilduko dira denak. Bazkalostean Marcel aztiaren emanaldia izanen da, guztien gozagarri. Festa ikastetxea utziko duten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen agurrarekin despedituko da.