Sutea lantegi batean

Guaixe 2008ko ekainaren 17a

Lantegiko arduradun batek jakitera eman digunez, suak "enbalatzeko plastikoak eta filtro batzuk" erre ditu. Paretak betetzearekin batera, teilatuaren zatitxo bati eta azpiegitura elektrikoari eragin dio suak. Enpresatik azaldu digutenez, lehenbailehen lanera bueltatzeko asmoa dute, "ostiralerako edo astelehenerako". Margotzen S.L. enpresan Sunsundegirako piezak margotzen dituzte.