Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak iaz plantilla organikoa onartzerakoan ez zituen musika eskolako irakasleak gehitu. Sindikatuak errekurtsoa aurkeztu du eta epaitegiak onartu egin du. Sindikatuak gogora ekarri du musika eskolako eta Altsasuko Udalaren artean izandako zenbait epaiketa irabazi dituela dagoeneko. ELArendako aldeko epai horiek erakusten dute udalak musika eskolako langileekiko hartu zuen jarrera politikoa "okerra" izan zela, "lan harremanak ulertzeko modu baldar eta harroaren ondorio". Horregatik, ELAk Altsasuko Udalari eskatu dio langile horiekin, baita gainontzekoekin ere, lan harremanei "elkarrizketarako eta aldeendako pozgarriak izanen diren akordioak lortzeko jarrerarekin ekiteko".