Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Onintzak azaldu zuenez, herrialde bakoitzeko txapelketetako bi onenek lortu zuten Altsasun aritzeko txartela. Gazteen mailan, hala ere, ez da Zuberoako parte-hartzailerik izanen eta dozena bat bertsolari neurtuko dira. Onintzek esan zuenez, "kantuan ariko direnek elkar ezagutzen dute, bertsoaren inguruko jardueretan elkarrekin izan dira. Haiendako topaketa eguna da". Bertsolariekin batera, haien ikaskide, lagun, guraso eta irakasleak etorriko dira, eta Burundan giroa ziurtatuta izanen da. Gaztetxoak11:00etatik aurrera 14 urte bitarteko gaztetxoak ariko dira lanean. Honako hauek: Ainhoa Comas (Amurrio, 14 urte), Bingen Sainz (Aritzala, 13 urte), Nerea Ibarzabal (Markina, 14 urte), Malen Amenabar (Larrabetzu, 14 urte), Maialen Akizu (Urretxu, 12 urte), Amaia Urbieta (Zarautz, 12 urte), Maddiane Txoperena (Hendaia, 14 urte), Oneka Jauregi (Hendaia, 14 urte), Amaia Elizagoien (Oronoz, 14 urte), Haizea Beruete (Iruñea, 14 urte), Eñaut Saldunbide (Anauze, 13 urte), Mikel Cherbero (Irulegi, 13 urte), Ibai Capot (Zalgize, 11 urte) eta Johaiñe Sarraillet (Lakarri, 11 urte). Egitekoa hauxe izanen dute: Gai baten inguruan hasierako bertsoa; lau oinak emanda zortziko txikian bana eta binaka, ofizioko gaian, bina bertso zortziko txikian. Horren ondoren 6 bertsolarik eginen dute aurrera eta haien egitekoa izanen da: hitza emanda bertso bana zortziko txikian edo handian, binaka ofiziotako gaian bina bertso zortziko handian eta, azkenik, agurreko bertsoa. Goizeko saioaren ondoren Altzania eraikineko estalpean bazkaltzera bilduko dira guztiak. Gazteak15 eta 18 urte bitarteko gazteak 15:30ean hasiko dira lanean. Oholtza gainean izanen dira: Ekaitz Samaniego (Gasteiz, 18 urte), Ander Solozabal (Gasteiz, 17 urte), Jone Uria (Algorta, 18 urte), Miren Amuriza (Berriz, 18 urte), Ane Labaka (Lasarte, 15 urte), Asier Azpiroz (Zubieta, 16 urte), Saioa Alkaiza (Iruñea, 17 urte), Josu Sanjurjo (Lesaka, 14 urte), Maiana Irigoien (Baiona, 16 urte), Ximun Cazabon (Jatsu, 16 urte) eta Bixente eta Mattin Luku (Donibane Garazi, 16 urte). Bertsolari gazteen egitekoa izanen da: agur bana kantatzea; binaka ofizioko gaian bina bertso zortziko handian eta, binaka ere, hiruna bertso zortziko txikian. Horien ondoren epaimahaiak aurrera 6 pasaraziko ditu eta haiek, kartzelako lanean, puntuari erantzun eta gaia emanda 2 bertso kantatu beharko dituzte, agurraren aurretik. 17:15 alderako espero du antolakuntzak sari banaketa egitea. Hurrengoa?Iñaki Miguel kultura zinegotziak esan zuen "udalak pozik hartzen du halako txapelketa bat. Antolakuntzak nahi duen bitartean, guk esku zabalik hartuko ditugu". Izan ere, txapelketa Altsasun jokatzen den 4. urtea da eta antolatzaileek hurrengo urtea non eginen den oraindik ez dutelako zehaztu esan zuen hori zinegotziak. Onintzek Altsasuk egindako "harrera ona" eskertu zuen.