Gaur abiatuko da amnistiaren aldeko astea

Guaixe 2008ko ekainaren 22a

Hainbat altsasuar bildu ziren egitarauaren aurkezpenean eta adierazi zutenez, "urte guzti hauetan bi estatuek dituzten tresna errepresibo guztiak erabili dituzte Euskal Herriaren askatasuna eta eraikuntzaren aldeko lana anikilatzeko" eta ondorioz "Euskal Herriak hainbat bortizkeria jasan behar izan ditu". Amnistiaren aldeko astearen aurkezpenean esan zutenez, "errepresio guzti horren ondorioa da Euskal Herriko bazter guztietan hedatuta dagoen milaka pertsonek osatzen dugun errepresaliatuen kolektiboa". Altsasu preso bakar bat izatetik 6 izatera pasa daitekeela nabarmendu zuten, "5 bizilagun epaiketa zain baitaude". Aldi berean, nabarmendu zutenez, "esperimentu berriak bizi izan ditugu errepresio bera indartzeko, Foruzaingoaren aurpegi errepresiboa hain zuzen". Egoerarekin "nazkatuta" azaldu ziren eta antolatutako ekitaldietan "buelta emateko prestutasuna azalduko" zutela adierazi zuten. Azkenik, astearen aurkezpenean bildutakoek Euskal Herriak "askatasuna behar" duela aldarrikatu zuten. Mugimendua errepresioa desagertzearekin batera desagertuko zela esan zuten, "bitartean errepresaliatu guztiei babesa eta elkartasuna eskaintzen" jarraitzeko borondatea azaldu zuten. EgitarauaGaragarrilak 23, astelehena 18:00etan Euskal presoen aldeko brindisa gaztetxean20:30ean Sua piztea plazan. Ondoren auzatea. Garagarrilak 24, asteartea19:30ean Amnistiaren aldeko mugimenduaren historia. Bideo emanaldia gaztetxean. Garagarrilak 25, asteazkena19:30ean Mural margoketa herriko plazan. Garagarrilak 26, osteguna19:30ean 33/01 auziari buruzko hitzaldia gaztetxeanGaragarrilak 27, ostirala19:00etan Triki poteoa herriko plazatik. 20:00etan Euskal presoak etxera! Kontzentrazioa. 22:00etan Afaria00:00etan Gualitxo taldearen kontzertua gaztetxean. Garagarrilak 28, larunbata11:00etan Auzolana plazan. Hamaiketakoa egonen da. Garagarrilak 29, igandea12:30ean Triki manifa, gaztetxeko txoznatik. 13:00etan Euskal presoen aldeko brindisa eta argazkia. Astean zehar amnistiaren aldeko azoka plazan eta AAMren erakusketa gaztetxean.