Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ermitari teilatu berria jartzeko lanak Construcciónes Prodicok egin ditu eta 90.035 euro gehi BEZ balio du. Horietatik 31.500 euro Nafarroako Gobernuak ordaindu ditu. Zehazki honako lanak egin dira: haritzez egindako 3 zertxa jarri; teilatupeko haritzezko egitura jarri; sareta-leihoa lixatu eta tratatu egin da; ateburua berritu da; ateburutik teilatura bitartean landugabeko harria jarri da eta estetika mantentzeko galtzina erabili dute; teila berriak jarri dira eta haien azpian aireztatzeko kamara bat sortu da. Alkatearen adierazpenakLanak despeditu eta gero Unai Hualde alkateak adierazi duenez, "lanak hasieran uste baino garestiago izan badira ere, emaitzak merezi izan du". Altsasuko alkatearendako "garrantzitsua da herri batek bere ondare historiko eta kulturala kontserbatzea eta mantentzea eta, zentzu horretan, altsasuarrek dugun elementu nabarmenetako bat dira ermitak". Unai Hualdek esan duenez, "udalaren eginbeharra da gure ondarea kontserbatzea eta mantentzea". San Joan eta Erkundengo ermitak udalarenak direla aldarrikatu du eta gogora ekarri Nafarroako Ondarearen Aldeko Plataformako kide dela herria. Aldi berean, alkateak aurreratu du udalak Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatuko diola 2009an Erkudengo ermitako teilatua berritzeko.