Piropo sarituak

Guaixe 2008ko ekainaren 23a

Lehen saria Pablo Cabezudok eskuratu du. Berak lehiaketara Zu zara nire eguzkia, nire bizitza zure orbitan dago piropoa aurkeztu zuen eta Fortxo gozotegian 100 euro gastatzeko txartela eskuratu zuen. Eneko Otsagabia Letamendiarendako izan zen bigarren saria, Zorria izatea gustatuko litzaidake, zure buruan egoteko piropoagatik. Donibane goxoki dendak emandako kilo bat goxoki eskuratu zituen.Kimak jakitera eman duenez, 133 parte-hartzailek aurkeztutako 152 piropo jaso ditu. Horiek guztiak eta lehiaketako aurreko bi edizioetan jasotako piropoak ere taldearen web orrian irakur daitezke.