Kali Plater-Tiroketako Espainiako Txapelketan

Guaixe 2008ko ekainaren 20a

Jose Carlos Jimenezek, Kali-k, Plater-Tiroketako Espainiako Txapelketean parte hartu zuen joan zen larunbatean, ekainaren 15ean, Valdorban, foso txikiko modalitatean. 75 ehiztari inguru bildu zituen probak, Nafarroa, EAE, Katalunia, Errioxa eta Madriletik joandakoak gehienak. Parte hartzaileek 75 plater jaurtiketa egin behar izan zituzten. Xabier Azpeitia izan zen puntu gehien lortu zituena. Altsasuarra bere kategoriako 12.a izan zen. Altsasuko ehiztariak txapelketa gehiago ditu buruan. San Ferminetako txapelketan parte hartzea aurreikusia du, foso olinpiko modalitatean. Granadan jokatuko den Espainiako Foso Olinpiarreko Txapelketan parte hartzea ere nahiko luke, baina ezin du ziurtatu, distantziak garesti egiten baitu bidaia. Jose Carlos Jimenezek, Kali-k, Katealde du babesle.