Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Almitza Sega Elkarteak antolatutako I. Sega Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen Tolosako Iurramendiko zelaietan. Bero sapa izugarriari aurrea hartuta aritu ziren lanean segalariak.Emakumezkoek 35 metro koadroko saila ebaki behar zuten eta gizonezkoek 100 metro koadrokoa, estilo librean. Bada, emakumezkoetan Gazteluko Marialuixa Gabirondok berriro ere sasoi betean dagoela erakutsi zuen, bera izan baitzen zazpi segalarien arteko azkarrena. Bi minutu, 5 segundo eta 17 ehunenekotan despeditu zuen lana. Hirugarrena Ainhoa Mazkiaran altsasuarra (2:55.19) izan zen. Bi jardunaldi jokatuta, sailkapen orokorrean Marialuixa Gabirondo da lehena, arerioekiko tartea zabaltzen, 20 punturekin. Bigarrena Ainhoa Mazkiaran altsasuarra dago, 17 punturekin, eta puntu berberak dauzka hirugarrena den Arrate Garinek. Lehiatu ziren 26 gizonezkoetan 100 metro koadroak ebakitzen azkarrena Asteasuko Juanjoxe Lizaso izan zen (3:05.43). Altsasun bizi den Bixente Mitxelena 12.a sailkatu zen (3:59.50). Sailkapen orokorrean Joxe Gabirondo da lehena, 57 punturekin. Mitxelena bederatzigarrena da, 40 punturekin. Larunbatean IgorrenLarunbatean, ekainaren 28an, Almitzaren I. Sega Ligaren hirugarren jardunaldia hartuko du Igorrek, 17:30etik aurrera.