Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berdegune gisa prestatu da guztia. Horregatik ureztatze sistema jarri da, baita batetik bestera joateko bidexkak, esertzeko aulkiak eta edertzeko landareak ere. Lan horiek aurki despedituko dira eta ondoren egoitzan bizi diren pertsonek beste espazio bat izanen dute, adibidez, pasieran ibiltzeko edota, lasai asko eguzkitan egoteko.Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen Babestutako Gizarte Enplegu programaren bidez egin dira lan horiek. Dirua mankomunitateak berak, Nafarroako Kutxako Zeuk aukeratu, zeuk erabaki programak eta Sakanako enpresa batek jarri dute. Programaren helburua da parte hartzen duten pertsonei lan mundurako bideak zabaltzea eta lana opatzeko tresnak eskaintzea.