Amnistia aldarrikatzen

Guaixe 2008ko ekainaren 26a

Astean zehar amnistiaren aldeko azoka plazan dago eta AAMren erakusketa dago gaztetxean. Gaurko, 19:00etan triki poteoa iragarria dago. Hura zortzietan eten eginen dute Etxeratek deitutako Euskal presoak Euskal Herrira bilkuran parte hartzeko. Ondoren afaria izanen da eta, gauerdian, Gualitxo taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean. Larunbaterako AAMk auzolana deitu du plazan. Hamaiketakoa ere egonen omen da. Astea despeditzeko, domekan, San Perdro egunean, triki manifa eginen dute 12:30ean, gaztetxeko barratik abiatuta. Hura despeditzean, Euskal presoen aldeko brindisa eta argazkia eginen dute.