Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika flamenkoarekiko miresmenak eta etengabeko bilaketak sorrarazi zuen taldea 2003ko sanferminak eta gero. Hala, flamenkoaren eta beste estiloen arteko "komuneko puntuak ikertzeko asmoz" Nafarroan ari diren hainbat musikari batu zitzaizkien. Horrela haien ikuskizunean flamenkoaren klasikoena, munduko eta hiriko soinuekin biltzen dira. Fusiones de fuego ikuskizuna 2006an ematen hasi ziren taldeko 11 kideak, guztiak ere eskarmentu zabalekoak.