San Pedro festen atean

Guaixe 2008ko ekainaren 27a

Domekan, 10:00etan, San Pedro zelaiko bidea hartuko du udalbatzak, txistulariekin batera, basorako bidea 10:00etan. Ordurako asko eta asko izanen dira gosaria prest dutenak edo gosaltzeko daudenak. 11:00etan ermitan meza izanen da. Ondoren hizketaldien eta poteoaren txanda izanen da. Bitartean beste batzuk mahaia eta bazkaria prestatzen ariko dira. Bazkaldu ondoren, puru banaketa, zortzikoa eta merienden txanda izanen da.Dantzara!Aurreko urteetan bezala, Haize Berriak Bandak dantzarako gonbitea egin die Altsasuarrei. 22:00etatik 24:00etara dantzarako errepertorio zabala eskainiko dute. Aurretik, 22:00etatik 22:00etara, eta ondoren, 24:00etatik 3:00etara, Milenium dantza taldearekin dantza egiteko aukera izanen da. San Pedro egunerako oharrakAltsasuko Udalak jakitera eman duenez domekan debekatuta dago errepide bazterrean aparkatzea, Basamuturretik Urdiaindik heldu den errepideko bidegurutzeraino. San Pedro zelairako sarbidea 10:30etik aurrera itxita egonen da. Ibilgailuak, udal igerilekuetan eta futbol zelaian. Festa-gunera Urdiaindik joateko aukera izanen da, baita Altsasutik ateratzeko aukera ere.