Udan euskaraz, martxan

Guaixe 2008ko uztailaren 2a

Kangu Udal Ludotekak eta udaleko Gazteria sailak antolatu dute kanpaina. Astegunetan, 10:00etatik 13:00etara garatzen da. Haur guztien ardura 20 begiraleren bizkar dago. Haiekin hurrengo egunetan makina bat jarduera egiteko aukera izanen dituzte haurrek: esku lanak, txangoak, kale jarduerak eta beste. Eskaintzaren barruan igeriketa ikastaroak daude. Horretan 4 talde ariko dira, batzuk astelehen eta asteazkenetan, eta besteak, astearte eta ostegunetan. Udan euskaraz kanpainako parte-hartzaile txikienak, 4 urte bitartekoak, Kangu udal ludotekan aritzen dira. Haien sarrera eta irteera ordutegia malguago da. Ordu erdi dute sartzeko edo ateratzeko. Koxkorrago diren haurrak Zelandi eskola publikoan biltzen dira eta jardueraren eta eguraldiaren arabera handik mugitzen dira.