Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haien ondoren, dagoeneko aski ezaguna den Trasteando taldea ariko da. Musika zaletasunak batu dituen lagun talde zabalak estilo, garai, gustu eta mota guztietako kantuak eskainiko ditu. Kontzertua gaur, 23:00etan izanen da, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Gazte trukea10 gazte altsasuar abuztuaren 25etik irailaren 1era Frantziako Pezenas herrira joanen dira, Montpelliertik 50 km-ra dagoena. Gazte trukea Europako Batasunaren programa baten barruan eginen dute. Europak gastuen %70a ordainduko du eta gainontzekoa gazteen bizkar izanen da. Gastu horri aurre egiteko makina bat jarduera antolatzen ari dira, tartean gaurko kontzertua eta biharko antolatua dagoen frontenis txapelketa. Burunda pilotalekuan izanen da. Izena emateko 666 356 228 telefonora hots egin behar da, bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.