Hodei Mazkiaran Cespa-Eustrak taldearekin negoziatzen

Guaixe 2008ko uztailaren 1a

Joan zen astelehenean amaitu zen Hodei Mazkiaranen eta Reyno de Navarra taldearen arteko hitzarmena. Nafarroako taldeak hitzarmena luzatzeko ahalegina egin badu ere, Altsasuko pistardak talde berri batekin probatzeko nahia adierazi du. Altsasuarra Cespa-Eustrak talde profesionalarekin ari da negoziatzen eta Nafarroako egunkari batek aurreratu duenez, bide onetik doaz negoziazioak eta "2012ko Londoneko Joko Olinpiadak arteko eskaintza egin diote".